EUSKAL SARE GORRIAREN AZTERKETA-ZERBITZUKO 1997ko uztaileko azterketa
"JULIAZOA". 1997KO UZTAILEAN ALEMANIA NAZIA DESAGERTUZ GEROZTIK EUROPAN SEKULA IKUSI DEN MASA MOBILIZAZIO FAXISTARIK HANDIENA ANTOLATU DU ESPAINIAR GOBERNUAK EZKER ABERTZALEAREN KONTRA.
6. Espainiar Gobernuak eta mass-mediek hainbesteko gezur mordoa esan dute JULIAZOko manifestazioei buruz: a) beren izaeran dagoelako, b) beren helburuek hala eskatzen zutelako eta c) bazekitelako espainiar eta atzerritar askok sinistea lor zezaketela.
Lehenik eta behin, Espainiako gobernuak eta komunikabideek JULIAZOko manifestazioen neurriari buruz horrenbesteko gezur pila esan izana beren izaeran bertan datza. Gobernu kapitalistaren izaeran eta masa komunikabide kapitalisten izaeran. Sistema kapitalista sortzetik baita iluna, ez gardena, eta sistema horretan gauzak diruditena izan ez daitezen oinarrian eusten da. Areago, gauzek ez direna eman dezatenean. Gobernu eta masa komunikabide kapitalisten funtsezko eginkizuna da errealitatea alderantzikatu eta bere ezaguera itxuragabetzen duen beharrezko kontzientzia faltsua sortu eta elikatzea. Honela, nagusiak ordaintzen ez dion lana lapurtzen zaion langileak esaten du (bai eta sinistu ere) enpresari horrek lana ematen diola.
Berriro esan behar dugu faxismoa ez dela kapitalismoaren aurkakoa, kapitalismoak behar duenean hartzen duen estatu tajuera ez-ohikoa baizik. Horri jarraiki, bada, ez du esan nahi estatu kapitalista faxistak gezurrak esaten dituela eta estatu kapitalista "demokratikoak" ezetz. Biek, eta bien masa komunikabideek, gezurra diote kapitalistak direlako eta ezinbesteko kontzientzia faltsua sortu behar dute beren menpekoen artean. Eta ez da gauza ziurra gezurra faxistak estatu kapitalista "demokratikoetakoak" baino handiagoak eta lotsagabeagoak direla.
Bigarrenik, espainiar gobernuak eta masa komunikabideek operazioaren gidoiak hala eskatzen zuelako, zedarritutako helburuek hala eskatzen zutelako esan dituzte horrenbesteko gezur pila JULIAZOan. Helburuok lortzeko ordurarte sekula ez bezalako masa mobilizazio erraldoi berez, horretara bultza gabe sortua (ditxosozko SEI MILIOIAK) "Gobernuaren terrorismoaren aurkako politikaren alde zegoela" eta "politika hori sendotzeko exijitzen zioneko" beharrezko kontzientzia faltsua sortu beharra zegoen.
Hirugarrenik, horrenbesteko gezur pila esan du, hori egitea zilegi zitzaiolako ustea zeukalako, bazekielako espainiar eta atzerritar askok sinistaraztea lortu zezakeela. Horren azalpena kalera hainbeste jende (sei milioi ez, baina jende asko halere) ateratzea lortu izanaren gertakari berean datza.
![]() |